Athletic club
Bolada onean
Erredakzioa
Athleticeko aurrelariak zortzi gol sartu ditu hamar jardunalditan. Bestalde, aurten aurrenekoz Messik, Ronaldok eta Falcaok ez dute golik sartu jardunaldi batean.
Aduriz Granadan gola sartu ostean. Argazkia: EFE
Gol gutxi sartu diren jardunaldian, 19 hain zuzen ere, protagonista Aritz Aduriz izan da. Aurrelari zuri-gorriak bi gol sartu zituen Granadan eta dagoeneko zortzi egin ditu hamar jardunalditan, eta Estatuko aurrelaririk onena da, laugarrena sailkapenean.
Bestalde, aurten aurrenekoz Leo Messi argentinarrak (Bartzelona), Cristiano Ronaldo portugaldarrak (Real Madril) eta Radamel Falcao kolonbiarrak (Kolonbia) ez dute golik sartu jardunaldi batean, eta hori albistea da.
2011ko abenduaren 10z geroztik Ligako hiru goleatzailerik onenek beti gola sartu dute Ligan. Messik ez zuen bere semearen jaiotza ospatzerik izan Celtaren kontra gola eginez, Cristianok zutoinak eta Roberto atezaina etsai izan zituen eta Falcaok ez zuen bere gaurik onena izan Mestallan.
Goleatzaileen sailkapena:
- 13 gol: Lionel Messi (ARG) (1p) (Bartzelona).
- 11 gol: Cristiano Ronaldo (POR) (4p) (Real Madril).
- 10 gol: Radamel Falcao (KOL) (3p) (At. Madril).
- 8 gol: Aritz Aduriz (1p) (Athletic).
- 7 gol: Higuain (ARG) (Real Madril).
- 6 gol: Tomer Hemed (ISR) (Mallorca); Negredo (Sevilla).
- 5 gol: David Villa (Bartzelona); Oscar Gonzalez (Valladolid).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa