14:34

Athletic club

Kopako finala galduta

Bielsa: 'Ezin da herria mugiarazi etsipenera eramateko'

Erredakzioa

Errege Kopako finala galduta Athleticeko entrenatzaileak jokalariei emandako azken hitzaldia, osorik publikatu du Deia egunkariak.

08:00
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Marcelo Bielsak iazko Errege Kopako finala galduta Athleticeko jokalariei emandako hitzaldia publikatu zen iragan astean. Aldagelako norbaitek filtratu zuen hitzaldia, eta gaur Deia egunkariak, hitzaldia osorik publikatu du.

"Denboraldia oso gaizki bukatu da, oso gaizki. Ezin dugu ahaztu nola bukatu den. Denboraldiaren ondorioak ateratzea ez da bidezkoa, oso gaizki amaitu baita. Ni naiz arduradun nagusia, baina Portugalen aurka partida bikaina jokatu genuen, eta ordutik aurrera dena txarra izan da", esan zien Bielsak jokalariei.

Errege Kopako finala galdu ondoren, jokalri batzuen izenak ere aipatu zituen argentinarrak: "Jokalari batzuk ez ziren partidak eskatzen zuen moduan egon. De Marcos, Amorebieta, Susaeta eta Muniain, ez dira beraietaz espero ziren mailan egon. Hogei jokalariko multzoa zarete. Jokalari batzuk zuk nahi duzuna ematen dizute, eta beste batzuk zuk eskatzen duzunetik urrun daude. Baina guztiok baliagarriak zarete. Ez gara sortutako ilusioaren parean egoteko gai izan. Orbain bat, zauri bat izan da. Nik atzo barreak entzun nituen autobusean".

Taldearen atzean herri bikain bat daghoela jakinarazi zien Bielsak jokalari zuri.gorriei: "Ezin dugu ilusioz betetako herri bat mugiarazi, ondoren etsipenera eramateko. Ezin dugu ilusioa sortu, eta gero estipena eragin. Lotsatuta nago Athleticeko zaleei desengainua eragin baitiegu. Ez ahaztu Athleticeko zaleei desengainua eragin diegula. Denboraldia porrota izan da. Finalak, 3-0 edo 5-0 ere gal daitezke. Gal daitezke, ez dago arazorik. Baina ezin ditugu galdu ditugun moduan galdu mutilak! Ez dakit nola ikusten duzuen zuek. Atletico Madrilen aurka partida txarra jokatu bagenuen, atzoko txarragoa izan zen. Bartzelona genuen aurkari, baina bagenekien zein Bartzelona izango genuen aurrean. Bagenekien zein joko mota egiten duten, eta zer egin behar genuen joko hori gelditzeko. Ez gintuek ezerk harritu".

Entrenatzaile argentinarral argi utzi zien jokalariei Athleticeko zaleen sentimenduekin jokatu zutela: "Argi izan ezazue, baina argi izan, ni naizela arduradun nagusia. Horrela sentitzen naiz, arduradun. Baina ez ezazue ahaztu, herria etsipenera eraman duzuela. Ezin da herria mugiarazi etsipenera eramateko. Herri sineskorra, inuzentea duzue atzean. 3-0 galtzen goaz, minduta daude, eta 80. minutuan arrisku txiki bat daraman jokaldi bat sortuta, txalo egiten dizue. Herria bikaina da, benetan herri bikaina, eta zuek herriaren parte zarete. Jende ezinhobea, baina tamalez, ez gara eskatzen ziguten mailan egon. Sporting Lisboaren aurka jokatuta, helburuak bete genituen. Helburuak beteta azaldu behar genuen handitasuna, indarra, kemena, eta norberarengan konfidantza. Egin genuen guztia berrindartu behar genuen, eta kontrakoa egin genuen".

Jokalariek finaletan azaldutako jarreraz ere hitz egin zien Bielsak: "Berriro diot, ni naizela arduradun nagusia. Nire esana bete duen talde bat zuzendu dut. Ez dut esana ebetzen ez zuen, eta egiten genuena sentitzen ez zuen talde bat zuzendu, guztiz kontrakoa baizik. Jokatu ez duten Koikili, Ocio eta Zubiaurre ere, proiketuan erabat murgilduta egon dira, eta ez egoteko argudioak izan dituzte. Herria etsipenera eraman duzue, eta ez zuten hau merezi. Herri hau ez nahigabetzeko, ez zen beharrezkoa txapeldun izatea. Argi izan ezazue esandakoa. Galtzeko beldurra izan beharrean, irabateko nahia azaldu beharra genuen. Atzo ez genuen irabazteko jokatu, eta Atletico Madrilen aurka, ere ez. Pentsatuta geneukana egin behar genuen, horrek garaipenera eramango gintuela sinistuz. Guk ez genuen aipatutakoa egin".

"Jada ez dago atzera bueltarik. Ez dago aztertzeko gauzarik, ez dago ikusi beharreko partidaraik, ezta igorri beharreko mezurik. Txapeldun izateko aukera pasatzen utzi dugu. Oso gazteak zarete, oso gazteak. Dirudunak zarete, dirudun berriak, eta ez duzue arazorik. Ez zaizue gertatuko dena inporta, gertatuko dena konponduta duzuelako", gaineratu zuen Bielsak. Ondoren, iragan astean publikatutako hitzekin bukatu zuen bere hitzaldia.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena