Athletic club
Lesioa sendatuta
Erredakzioa
Pubiseko lesioa sendatuta, erdilari zuri-gorria hasierako hamaikakora itzuli da. Herrerak zenbait pasetan kale egin zuen eta baloiak galdu zituen, baina Athleticen jokoa hobetu zuen.
Albisteak (2)
Duela lau aste ebakuntza egin zioten Ander Herrerari, pubisa osatzeko, eta dagoeneko berdegunera itzuli da. Pragan, ostegunean, ordu erdi jokatu zuen, baina Osasunaren kontra hasierako hamaikakoan zelairatu zuen Marcelo Bielsak. Herrerak Athleticen jokoa hobetu zuen.
Nahiz eta zenbait pasetan kale egin eta baloiren bat galdu, Herrera berdegunean dagoenean Marcelo Bielsaren jokalariek erabaki hobeak hartu eta erasoko jokaldiak hobeto aukeratzen dituzte; izan ere, Zaragozako jokalari ohiak jokaldiei zentzua ematen die.
Erasoko jokoan ekarpena
Taldearen erasoko jokoa nabarmen hobetzen du Herrerak zelai erditik, eta Bielsak berak onartu zuen hori atzo, prentsaurrekoan.
Herrera berdegunean denean, Iturraspek lagunik onena du baloia jokatuta ateratzeko orduan, eta zelai erdiko taldekideek, Susaetak, De Marcosek eta Muniainek, beste ardura bat hartzen dute: arerioen defentsa zulatzen saiatu eta saiatu. De Marcosek eta Susaetak barnealdiak bilatzen dituzte, eta Munianek sakontasuna.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa