Athletic club
Sparta Praha-Athletic
Erredakzioa
Ibai Gomezek Ismael Lopezen lekua hartuko du hasierako hamaikakoan. Fernando Llorente aulkian egongo da, berriro, eta Aduriz zuri-gorrien aurrelari bakarra izango da.
Marcelo Bielsa. Argazkia: EFE
Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak taldeak batasuna duela azpimarratu du, Fernando Llorenterekin entrenamenduan hika-mika izan ostean. "Bake faltak ez du batasun faltaesan nahi", azaldu du Rosariokoak.
Bielsak Fernando Llorenteri lan saioa uztea eskatu ziola onartu du, errioxarraren ekarpena ez zelako teknikariak eskatutakoa. Hala ere, Llorenteri ere arrazoia eman dio, erabakia "subjektiboa" izan baitzen: "Nik pentsatu dezakedana okerra izan liteke, eta arrazoia berak izan dezake".
"Bere ekarpena ez zen nik eskatutakoa izan. Jarraitzea ez zen komenigarria, entrenamendua bukatu baikenuen. Horrek liskarra erakusten badu, argi eta garbi liskarra da", azaldu du Marcelo Bielsak.
"Llorentek guztia ematen ari zela uste zuela esan zidan. Gertaera bakarraren bi interpretazio dira. Ez du esaten nahi dudana denik. Futbolean gertatzen da. Gertaerari garrantzia publiko bihurtzeak ematen dio", adierazi du Athleticeko teknikariak.
"Iragan denboraldian erabaki berdinak hartu nituen Javi Martinezekin eta Amorebietarekin. Lan saioa gelditzea eskatu nien, baina kirol arloan ondo genbilen eta ez citación garantís bera eman", aitortu du Argentinazo prestatzaileak.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa