Athletic club
Elkarrizketa Radio Euskadin
Erredakzioa
"Une zailak igaro ditut, hartu behar izan ditudan erabakiak oso zailak izan direlako. Baina orain oso pozik nago nire itzulerarekin", adierazi du Athleticeko aurrelariak.
Fernando Llorente. EFE
Albisteak (2)
"Une zailak igaro ditut, hartu behar izan ditudan erabakiak oso zailak izan direlako. Baina orain oso pozik nago nire itzulerarekin", erantsi du
"Oso prozesu luzea izan da, negoziazioan gertatu diren gauza guztiak ez dira niretzat onak izan, prozesuan nik izan dut kalte handiena", azaldu du Rincon de Sotoko jokalariak.
Arreta, taldean
Hala ere, orain arreta taldean jarri behar duela uste du aurrelariak. "Orain, hori guztia ahaztu nahi dut, eta arreta taldean jarri", adierazi du. Horren ildotik, "gai honetaz baino gehiago, nire golez hitz egitea" nahi du Llorentek.
Bestalde, Bielsarekin harreman txarra izatea ukatu du zuri-gorriak: "Gezurra da". Gainera, aurrelariak behin baino gehiagotan errepikatu du: "Ni Athleticekoa naiz eta zuri-gorria izaten jarraituko dut, hemen egon ala ez. Guztiok onena nahi dugu Athleticentzat".
Azkenik, jarraitzaileen txistuek "min handia" egin diotela aitortu du errioxarrak, "baina gutxiengo batenak dira".
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa