13:03

Athletic club

Bere gauzak nahi zituen

Ahalegindu ote zen Javi Martinez Lezamako hesitik gora salto egiten?

Erredakzioa

Jokalariaren ingurukoek ETBri ziurtatu diotenez, ez zen goizaldeko ordu bietan izan eta jokalari nafarra ez zen hesia pasatzen ahalegindu.

  • Javi Martinez, Bayerneko jokalaria. Argazkia: EFE

    Javi Martinez, Bayerneko jokalaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Javi Martinez Lezamako hesia gainditzen ahalegindu zen joan den larunbateko gauerdian, hainbat hedabidek argitaratu dutenez. Asmoa armairutik bere gauzak jasotzea omen zen eta, antza, liskarra izan zuen bertako zaindariekin.

Azkenean aldageletara sartzea lortu zuen, baina armairua hutsik aurkitu zuen. Nafarraren gauzak beste toki batean zeuden.

Bayern Municheko jokalari berria Bilbora itzuli da asteburuan, Bundesligako atsedena aprobetxatuz. Senideak bisitatu zituen Aiegin eta taldeki ohiekin afaldu zuen.

Jokalariaren ingurukoek ETBri ziurtatu diotenez, ez zen goizaldeko ordu bietan izan eta jokalari nafarra ez zen hesia pasatzen ahalegindu.

Oraindik ere Athleticeko jokalaria zenean, klubaren baimenik gabe joan zen Munichera, Bayernekin azterketa medikoa gainditzeko. Horregatik, agian, azken berri honek ez ditu hainbeste harritu zale zuri-gorriak.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena