Athletic club
Akordioa
Erredakzioa
Jokalari zuri-gorriaren deuseztapen klausula 35 milioi eurokoa izango da.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Athletic Clubek eta Markel Susaeta jokalariak azken honen kontratua luzatu dute. Horren arabera, 2017ko ekainaren 30era arte izango da Markel Susaeta Athleticeko jokalaria. Deuseztapen klausula 35 milioi eurokoa izango da.
Susaetaren kontratua denboraldi honen bukaeran amaitzen zen. Eibarko erdilariak Marcelo Bielsaren aginduetara jarraituko du. Jokalariak San Mamesen jarraitzea eta udan eskaintzarik ez entzutea erabaki du.
Aurrelari zein erdilari gisa jokalari garrantzitsua izan da Bielsaren hamaikakoetan. Susaeta 2007an heldu zen lehen taldera eta erreferente bat da orain Athleticen, 24 urte dituela.
Javi Martinezek alde egin eta gero, euskarri bezala aritzeko aukerak ditu Susaetak, baina erasoan ekarpen handiagoa egin dezake. Bi aldiz Errege Kopako azpitxapelduna izan da eibartarra, baita Espainiako Superkopako eta Europa Ligako azpitxapelduna ere.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa