Athletic club
Ebakuntza egin diote
Erredakzioa
Munichen Ulrike Muschaweck sendagilearen kontsultan egon eta gero, ebakuntza egin diote, pubiseko mina kentzeko. Dena ondo atera dela baieztatu du Athleticek.
Ander Herrera iazko Lokomotiv-Athletic partidan. Argazkia: EFE
Ander Herrera baja izango da lautik sei astera bitartean. Ulrike Muschaweck sendagilearen kontsultan egon eta gero, ebakuntza egin diote Munichen, pubiseko mina kentzeko. Dena ondo atera dela baieztatu du Athleticek.
Talde zuri-gorriko erdilariak ezin izan du kirofanotik pasatzea saihestu. Pubalgia arazoekin egon da iragan denboraldiaren erdialdetik, eta tratamendu berezi bati esker, minak arindu zizkioten medikuek. Ondorioz, Olinpiar Jokoetan parte hartu ahal izan zuen Herrerak.
Ligako hirugarren jardunaldian, Valladoliden aurkako partidan, Bielsak ez zuen erdilaria deialdian sartu. Minak ez zion jokatzeko prest egoten utzi.
Herrera ez da Muschaweck medikuarengana joan den Athleticeko jokalari bakarra. Iragan uztailaren 20an, Muschaweckek ebakuntza egin zion Fernando Amorebietari.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa