13:00

Athletic club

FIFAren araudiak dioenez

Athleticek salatuz gero, bi urte egon liteke Bayern fitxatu gabe

Erredakzioa

Baliteke Athleticek talde alemaniarra salatzea, Martinezen fitxaketagatik. Jokalariak ez luke inolako zigorrik bete beharko.

  • Javi Martínez Jupp Heynckesekin batera, haren aurkezpen egunean. Argazkia: EFE

    Javi Martínez Jupp Heynckesekin batera, haren aurkezpen egunean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Athleticek Bayern Munichen aurkako salaketa jar lezake Javi Martinezen fitxaketagatik. Talde zuri-gorriaren zerbitzu juridikoen arabera, baliteke FIFAk Bayern zigortzea, baina jokalariak ez luke zigorrik bete beharko.

FIFAren araudiak dioenez, talde batek ezin du "babes-epearen barruan" 28 urtez azpiko jokalari baten etete klausula ordaindu. Adin horretan futbolari baten kontratuko azken urteko azken hiru hilabeteetan soilik ordaindu ahal da klausula hori.

Kontratua edo kontratu luzapena sinatzen denetik hiru urte edo hiru denboraldi pasatu behar dira babes-epea bukatzeko.

Beraz, Athleticek Bayern salatuz gero, talde alemaniarra bi urte egon liteke fitxaketak egiteko baimenik gabe. Etete klausularen ordaindu zutenez, halere, jokalaria ez dute zigortuko.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena