09:55

Athletic club

IFFHS

Athleticek Bayern Munich gainditu du kluben munduko sailkapenean

Erredakzioa

Talde zuri-gorria zazpigarren postuan ageri da Futbolaren Historia eta Estatistikaren Nazioarteko Federazioak osatu duen sailkapenean.

  • Athleticeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Athleticeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Futbolaren Historia eta Estatistikaren Nazioarteko Federazioak (IFFHS) kluben munduko sailkapena argitaratu du, eta Athletic zazpigarren postuan azaltzen da. 2011ko iraletik, 2012ko abuztuaren amaierara arte lortutako emaitzak hartzen dira kontuan sailkapen honetan.

Athletic sailkapen horretako zazpigarren postuan azaltzen da, iaz hamaikagarren postuan egon zelarik. Bartzelona da ranking honetako lehen sailkatua eta Universidad de Chile dago bigarren postuan. Real Madrilentzat da sailkapen honetako hirugarren postua. Boca Juniors (laugarren), Chelsea (bosgarren) eta Atletico Madril (seigarren) daude Athleticen aurretik.

Talde zuri-gorriaren atzetik dago Bayern Munich, Javi Martinezen talde berria.

IFFHSk egindako kluben munduko sailkapena (2011-9-1/2012-8-31):

1. FC Bartzelona (ESP) 342 puntu
.2. Universidad de Chile (CHI) 317
.3. Real Madril (ESP) 293
.4. Boca Juniors (ARG) 292
.5. Chelsea (ING) 268
.6. Atletico Madril (ESP) 262
.7. Athletic Club (EUS) 258
.8. Bayern Munich (ALE) 254
.9. Libertad Asuncion (PAR) 247
10. Corinthians (BRA) 242


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena