Athletic club
Urkulluren adierazpenak
Erredakzioa
Iñigo Urkullu Euzko Alderdi Jeltzaleko presidenteak esan duenez, talde zuri-gorriak eta erakundeek bere garaian sinatutako akordioa bere horretan mantendu behar da.
Iñigo Urkullu, EAJko presidentea. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu EAJko presidentearen iritzian, Athleticek ez luke diru gehiago jarri beharko San Mames Barriaren eraikuntza finantzatzeko. Akordioak bere horretan mantendu beharra daukala defendatzen du EAJk, talde bizkaitarrak Javi Martinez salduta, 40 milioi euro jaso dituen arren.
Duela egun batzuk Patxi Lopez lehendakariak esan zuen Athleticek parte-hartze handiagoa izan beharko zukeela San Mames Barriaren finantzaketan. Horri buruz galdetu diote Urkulluri, eta honela erantzun du: "Bere garaian sinatu zen akordioa oso landua izan zen. Horregatik, akordioak bere horretan mantendu beharra dauka. Alde bakoitzak berak sinatutakoa bete dezala".
San Mames Barria eraikitzeko aurrekontua 218 milioi eurokoa da. Aldeen arteko akordioa honako baldintzetan sinatu zen: Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Kutxabankek 55na milioi euro ordainduko dituzte. Athleticek 42 milioi euro ordainduko ditu.
Hurrengo zuzenekoak
16 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal |
17 | 23:00 - 01:00 | BOXEOA | Espainiako Txapelketak |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa