Athletic club
Talde zuri-gorriaren interesa
Erredakzioa
Malagako ezker hegaleko jokalariak esan duenez, printzipioz Malagan geratzen da, denboraldi polita baitaukate aurretik Txapeldunen Liga jokatzeko sailkatu direlako.
Nacho Monreal, Malagako ezker hegaleko jokalaria. Argazkia: EFE
Nacho Monreal Malagako ezker hegaleko jokalariak, "printzipioz" baztertu egin du Athleticera joatea. Urte polita omen du aurretik Malagarekin, eta talde andaluziarrarekin "gauza handiak" egin nahi ditu.
Javi Martinez Bayern Munichera joan denetik Athleticek egingo dituen ustezko fitxaketen inguruko zurrumurruak zabaldu dira. Monreal da zurrumurru horietan agertzen den jokalarietako bat.
"Printzipioz Malagan geratzen naiz. Klubek itxita dituzte denboraldi honetarako taldeak. Malagarekin urte polita daukgau aurretik, eta ziurrenik hemen geratuko naiz. Malagarekin zerbait handia egiteko aukera daukagu denboraldi honetan", adierazi du Nacho Monrealek.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa