10:46

Athletic club

Etorkizun oparoa

Javi Martinezen ibilbidea

Erredakzioa

2006an, 17 urterekin, Lehenengo Mailan debuta egin zuen Athleticekin, eta 23 urterekin Munduko Txapelketa bat eta Eurokopa bat irabazi ditu.

  • Javi Martinez Aiegin. Argazkia: EFE

    Javi Martinez Aiegin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako jokalariak CD Logroñes taldearen harrobian hasi zuen futbolaren munduan bere ibilbidea. Ondoren, Aiegiko CD Arenas taldean izan zen. Izarran taldean jokatu ostean, Osasunako harrobira eman zuen jauzia.

‘Cuco’ Zigandak, Osasuna B taldera igo zuen, eta Javi Martinezek gorritxoekin Bigarren B Mailan debuta egin zuen. 2006ko udan, Athleticek jokalariaren etete klausula ordaindu zuen (6 milioi euro). 17 urterekin, Aiegiko erdilariak Lehenengo Mailan debuta egin zuen Realaren aurka (1-1). Lehenengo Mailan jokatu zuen aurreneko denboraldian 35 partida jokatu zituen, eta 3 gol eskuratu zituen.

Joaquin Caparrosen aginduetara, Javi Martinezek bere aurreneko final handia jokatu zuen, Bartzelonaren aurkako 2009ko Errege Kopa. Zuri-gorriek 1-4 galdu zuten, baina 2009-201 denboraldian Europa Liga jokatzeko abagunea izan zuten. Hala ere, Athletic Anderlecht taldeak aise kanporatu zuen.

Vicente Del Bosqueren eskutik Espainiako selekzioan debut handia egin zuen Javi Martinezek. Salamankako entrenatzaileak 2010eko Hegoafrikako Munduko Txapelketara eraman zuen, eta jokatu ez arren, Espainiak garaipena lortu zuen.

Marcelo Bielsarekin, iragan deboraldian, nafarrak Europa Ligako eta Errege Kopako finalak jokatzeko abagunea izan zuen. Atletico Madrilen aurka 3-0 galdu zuten, eta Bartzelonaren aurka 0-3.

2012ko Eurokopan Aiegikoak Irlandaren aurkako neurketan debuta egin zuen, eta Espainiak txapelketa irabazi zuen, finalean Italia aise gaindituta. Javi Martinezek 2011an 21 urte azpiko selekzioarekin ere Danimarkako Eurokopa eskuratu zuen.

Athleticeko jokalaria 2012ko Londreseko Olinpiar Jokoetan izan zen, baina Espainiak txapelketari agur behar esan zion.

2012ko abuztuaren 15ean ‘Bild’ egunkari alemaniarrak Bayern Munichek 40 milioi euroko klausula ordaintzeko prest zegoela argitaratu zuen, eta abuztuaren 28an Munichera fitxaketa gauzatzeko mediku-azterketa egitera joan zen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena