Athletic club
Fitxaketa
Erredakzioa
Futbolari nafarra Munichen "harrapatu" zuten atzo gauean. Bild-en arabera, Bayernek 40 milioi euro ordainduko ditu eta gaur iragarriko dute fitxaketa.
Albisteak (3)
Javi Martinez atzoko Lezamako lan saioaren izan ostean, Bayern Munichek prestatutako hegazkin baten, Alemaniara joan zen talde berriarekin mediku-azterketa egiteko. Aiegiko jokalariaren truke, Bavariako taldeak etete klausulako 40 milioi euro utziko ditu Bilboko klubean. Honela, Bundesligako historiako fitxaketarik garestiena izango da.
Alemaniako taldeak Nafarroako jokalariaren fitxaketa gaur betan iztea espero du. Javi Martinez Fernando Llorenterekin eta beste baztertutako jokalariekin batera entrenatzen aritu da azkenengo egunetan, eta badirudi azkenean konponbidea heldu dela. Horretarako, Bayern Munich taldeak 40 milioiak ostirala 24:00ak aurretik, fitxaketa epea itxi aurretik, utzi beharko ditu, Athleticen.
Asteartean, gauean, Hans-Wilhem Muller-Wohlfahrt medikuarenean azterketa egin zuen Javi Martinezek, Sky Sports News-ek informatu duen arabera.
Aldi berean, Alemaniako ‘Bild’ egunkariak, jokalariak gaur bertan Madrilen Athletic uzteko beharrezkoak diren izapideak egingo dituela, azaldu du. Beraz, Bayern Munich taldean jokatzeko Madrilen Athleticekin akordioa haustu egingo duela, azaldu du egunkariak.
Bavariako taldeak 40 milioi euroko txekea emango dio Bilboko taldeari. Hori horrela gertatzen bada, Javi Martinez Bundesligako historiako fitxaketa garestiena bilakatuko da.
Municheko taldearen interesa, abuztuaren 15ean argitaratu zuen Alemaniako ‘Bild’ egunkariak. Egunkari alemaniarrak Javi Martinez fitxatzeko Bayern Munich Aiegiko jokalariaren etete klausula ordaintzeko prest zegoela adierazi zuen.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa