Athletic club
3-5
Erredakzioa
0-3 irabazten hasi da talde sevillarra, baina zuri-gorriek partida berdintzea lortu dute bigarren zatian (3-3). Azken minutuetan, ordea, lBetisek garaipena lortu du Pozueloren eta Molinaren golekin.
Beñaten jaurtiketa sare barrura sartzen den unea. Argazkia: EFE
Betis 0-3 irabazten hasi da. Beñatek bikain jokatu du talde sevillarraren jokoari zentzua emanez. Igorreko mutilak Iturrasperi baloia lapurtu dio seigarren minutuan, pase dotorea eman dio Ruben Castrori, eta Betsieko aurrelariak ez du kale egin Iraizozen aurrean. Bigarren gola 26. minutuan sartu du Pepe Melek zuzentzen duen taldeak. Jorge Molina izan da golegilea. Bost minutu geroago Beñatek sartu du 0-3koa area kanpotik egindako jaurtiketa indartsuari esker.
Partidako 22. minutuan Iturraspe kendu du Bielsak, eta Ruiz de Galarreta zelairatu du. Bigarren zatia hasi baino lehen Aduriz eta Ibai Gomez zelairatu ditu, Herreraren eta Toqueroren ordez. Aldaketen eraginez, asko hobetu du taldeak. De Marcosek aldeak murriztu ditu 48. minutuan. Adurizen pase bikain baten ondorioz etorri da gola. Ondoren, 66. eta 76. minutuetan San Josek partida berdintzea lortu du, buruz bi gol sartuta (3-3).
Athletic gaizki ibili da defentsa lanean partida osoan zehar, eta azken minutuetan horretaz baliatu da Betis. 79. minutuan Pozuelok 3-4koa sartu du, eta Jorge Molinak 3-5ekoa sartu du 86. minutuan. Azkenean, Betisen aldeko 3-5eko emaitzarekin bukatu da partida.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa