12:34

Athletic club

Javi Martinezen transferentzia

Beckenbauer: 'Bayernek Javi Martinez fitxatzeko dirua du'

Erredakzioa

Alemaniako taldearen ohorezko presidentearen arabera, Bayern Munichentzat '30 edo 40 milioi euro ez dira ia ezer'.

  • Javi Martinez, Fernando Llorenterekin. Argazkia: EFE.

    Javi Martinez, Fernando Llorenterekin. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Franz Beckenbauerrek, Bayern Municheko ohorezko presidenteak, Alemaniako taldeak Javi Martinez fitxa dezakeela uste du, beharrezkoa den dirua duelako. Athleticek jokalaria saltzeko eskatzen dituen 40 milioi euroak ordainduz gero, Bundesligan inoiz egin den fitxaketa garestiena bilakatuko da, eta horrek polemika sortu du Alemaniako hedabideetan.

Beckenbauer kaiserraren ustez, Bayern Munichek “ondo pentsatu du", Sport 1 telebista alemaniarrean egindako adierazpenen arabera. Javi Martinezen salneurria oso altua dela onartu du, baina “30 edo 40 milioi euro ez dira ia ezer”, horren ustez. Futbolari ohiaren iritzian, Bayernek “fitxaketa egin dezake”.

Bayern Municheko Zaintza Batzordeak, fitxaketak onartu eta horien salneurriak baimentzeko agintea duen organoak, Javi Martinezen transferentzia onartu zuen atzo, eta Uli Hoeness presidentearen esanetan, “hurrengo egunetan jakingo dugu fitxaketa burutzen den”.

Beckenbauerrek ez du euskal jokalaria ezagutzen, baina kaiserraren arabera, “Bayernek fitxatu nahi baldin badu, berezia izango da”. Javi Martinezek urteko soldata bi milioi jaistea erabaki omen du, talde alemaniarrak 10 milioi aurrezteko; izan ere, 5 denboraldirako kontratua egingo omen diote.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena