Athletic club
40 milioi eurogatik
Erredakzioa
Talde alemaniarrak eta jokalariaren ordezkariak fitxaketa ukatu dute. Egunkari alemaniarrak dioenez, Martinezek soldata bi milioi euroan jaistea onartu omen du, operazioa merkatzeko.
Javi Martinez erdilaria. Argazkia: Efe
Alemaniako Bayern Munich taldeak Javi Martinez Athleticeko erdilaria fitxatru du, 40 milioi euroko klausula ordainduta. Horixe da, hain zuzen, Bild alemaniako egunkari sentsazionalistak atzo arratsaldean zabaldutako informazioa. Ordu batzuk beranduago, Bayerneko bozeramaile batek eta jokalariaren ordezkariak berak operazioa ukatu zuten.
Hala ere, zurrumurru ugari izan da azken asteetan Bayernek Martinezengan duen interesaren inguruan. Atzo jokalariak lagunarteko partida jokatu zuen Barakaldon Athleticekin eta lehen zatia jokatu ondoren Barakaldotik alde egin zuen auto batean. Horrek fitxaketaren inguruko zurrumurruak areagotu zituen, Ibaiganeko klubak azalpenik eman ez zuelako.
Bilden arabera, Josu Urrutia Athleticeko presidenteak agertutako jarrera dela eta, talde alemaniarrak kontratua desegiteko behar zen diru guztia ordaintzea erabaki du, azken asteetan bi aldeen arteko elkarrizketetan ez baitira akordio batera heldu.
Informazio horri jarraituta, jokalari nafarrak urteko soldata bi milioitan jaistea erabaki du. Dirudienez, kontratua bost urtetakoa izango da; beraz ,talde alemaniarrak 10 milioi aurreztuko omen ditu, talde zurigorriari 30 milioi emaneda.
Heynckesen gustukoena
Municheko Bayernek Javi Martinezen antzerako futbolari baten bila dihardu, eta munduko eta Europako txapelduna den erdilaria beti izan da Matthias Sammer kirol-zuzendariaren eta Jupp Heynckes entrenatzailearen gustukoena.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa