11:34

Athletic club

36 milioiko etete klausula

Llorenteren salmenta, buruhaustea Zuzendaritza Batzordearentzat

Erredakzioa

Jokalariak argi utzi du Athleticetik alde egin nahi duela, eta Urrutia presidenteak eta bere taldeak aurrelaria zein preziotan saldu erabaki beharko dute. 36 milioi euroko etete klausula du.

  • Fernando Llorente Bartzelonaren aurka jokatutako Errege Kopako finaleko partidan. Argazkia: EFE

    Fernando Llorente Bartzelonaren aurka jokatutako Errege Kopako finaleko partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
ETBk aurreratu zuenez, Fernando Llorentek ez du Athleticen jarraitu nahi. Jokalariak erabakia jakitera eman dio Urrutia presidenteari. Orain, zuzendaritza batzordeak jokalaria zein preziotan saldu erabaki beharko du.

Llorentek 36 milioi euroko etete klausula du, baina aurrelari errioxarra fitxatu nahi duten taldeek, ez dute diru kopuru hori ordainduko. Zuzendaritzak kontuz ibili beharra izango du, gainera, zaleek ez baitute barkatuko Llorente edozein preziotan saltzea.

Juventus eta Tottenham dabiltza Fernando Llorente fitxatu nahian. Ingelesek ez dute diruaz hitz egin, baina italiarrak 20 milioi euro ordaintzeko prest daude.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena