Athletic club
Adierazpenak
Erredakzioa
Nafarra Athleticekin duen kontratua amaierara arte betetzeko prest agertu da, azken asteetako zurrumurruei amaiera emanez.
Javi Martinez. Argazkia: EFE
"2016. urtera arte Athleticen" ikusten du bere burua Javi Martinezek, azken asteetako zurrumurruei amaiera emanez. "2016. urtera arte Athleticen ikusten dut neure burua", esan du Javi Martinezek. Gauzak horrela, Athleticekin duen kontratua amaierara arte betetzeko prest agertu da jokalari nafarra.
Uda guztietan bere etorkizunari buruzko zurrumurruak agertzen dira, eta aurten FC Bartzelona izan omen da jokalaria fitxatzeko gogo gehien agertu duen taldea.
Bestalde, Athleticen egindako denboraldiari buruz mintzatu da: ‘Futbola gustukoa baduzue San Mamesera joan beharra duzue. Orain Athleticzale gehiago daude egin dugun jokoari esker", gaineratu du.
Hurrengo zuzenekoak
10 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | 4 t'erdiko finalaurrekoak: Altuna III vs Laso |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa