22:44

Athletic club

Ezohiko prentsaurrekoa

Bielsa: 'Lezamako lanak gaizki eginda daude eta iruzurra dira'

Erredakzioa

Athleticeko entrenatzaileak Lezamako instalazioetako lanak 'lapurreta eta iruzurra' direla argi utzi du, prentsaurrekoan. Bielsak arduradun bat bultzatzeagatik bere burua salatu duela onartu du.

05:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak ezohiko prentsaurrekoa eskaini du Lezaman, batez ere, kirol instalazioetako lanei buruz hitz egiteko. Argentinako entrenatzaileak orain arte egindako lanak "lapurreta eta iruzurra" direla adierazi du. Bielsak "lanak gaizki egin direla" esan du, eta "jokalariak lan egiten ari diren egoera kaskarraren erantzule" dela azaldu du.

"Denboraldiaurrea egoera honetan egiteak, entrenatzaile bezala kaltetzen nau", adierazi du Rosariokoak. Gainera, "denboraldiarreko plangintza aldatzeko beranduegi" dela azaldu du Marcelo Bielsak, "akordatutako lanak soilik %50ean eginda" daudelako. Entrenatzaile zuri-gorriaren aburuz, "klubak adierazi beharko lituzke gauza guzti hauek", eta ez teknikariak.

Argentinako prestatzaileak Lezamako lanetako arduraduna bultzatu zuela onartu du, eta hori dela eta, bere burua salatu egin duela azaldu du. Bielsak Athleticen interesak defendatzeagatik egin zuela gogoratu du.

Gainera, beste gai asko jorratu ditu Marceo Bielsa teknikariak. Honela, Lezaman bizitzeko eskaerarik inoiz ez duela egin, edota Adurizen eta Ismael Lopezen fitxaketak ez zituela eskatu onartu du. Rosarioko entrenatzaileak taldeko beste bi postu sendotzea eskatu zion klub zuri-gorriari, baina "Adurizen eta Ismael Lopezen fitxaketak taldearentzat oso garrantzitsuak" direla ere onartu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena