Athletic club
NAZIOARTEKO PARTIDAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ghanak bi neurketa jokatuko ditu Angolaren kontra Afrikako Koparako sailkatzeko bidean, 2024ko urtarrilean Boli Kostan jokatuko dena.
Iñaki Williams Catarreko Mundialean. Argazkia: EFE
Ghanako Futbol Federazioak ostegun honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez, Iñaki Williams Athleticeko aurrelaria selekzioan izateko hautatu du, Afrika Kopara sailkatzeko kanporaketetan Angolaren aurkako bi partidak jokatzeko.
Ligan bost gol sartu dituen aurrelari zuri-gorriak, dagoeneko parte hartu zuen Qatarreko Mundialean aipatu selekzioarekin. Orain, Ghanak hautatzaile berria dauka (Chris Hughton), eta hark emandako lehendabiziko zerrendan ageri da Williams beste 24 jokalarirekin batera.
Ghanak bi neurketa jokatuko ditu Angolaren kontra Afrikako Koparako sailkatzeko bidean, 2024ko urtarrilean Boli Kostan jokatuko dena. Bi taldeak beren multzoko goiko postuetan daude sailkatuta, garaipen eta berdinketa batekin. Hala ere, Ghanako taldea da sailkapenaren buruan dagoena.
Lehen neurketa Baba Yara Sports (Kumasi, Ghana) estadioan izango da martxoaren 23an, osteguna. Bigarrena, berriz, lau egun geroago, martxoaren 27an, Luandan (Angola).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa