20:53

Athletic club

Ibaiganen

Mediaprok Athletici 7 milioi euro zor dizkiola esan du Urrutiak

Erredakzioa

Mediapro konpainiak epeak luzatzen jarraitzen baldin badu, zorra 10 milioi eurokoa izatera pasako dela ohartarazi du presidente zuri-gorriak.

07:13
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Telebista eskubideak direla-eta Mediarok Athletici zazpi milioi euro zor dizkiola esan du gaur Josu Urrutia presidente zuri-gorriak. Ibaigane Jauregian prentsaurrekoa eman du agintariak.

Konpainiak epeak luzatzen jarraitzen baldin badu, zorra 10 milioi eurokoa izatera pasako dela ohartarazi du Urrutiak. Mediaprok zor duena ordaintzeko beharrezko neurriak hartuko dituztela iragarri du agintari zuri-gorriak.

Bestalde, Javi Martinez eta Llorente, Athleticeko bi internazionalak, prentsaurrekoaren protagonistak izan dira. Lehenengoa Bayernek fitxatu nahi du eta aurrelariak kontratua berritzeke du. Llorenteren kontratua 2013ko ekainaren 30ean bukatzen da.

"Norbaitek Javi Martinez eraman nahi baldin badu etete klausula ordaindu beharko du (40 milioi euro)", ohartarazi du Urrutiak.

"Athleticeko jokalari batek alde egiteko, lehenengo alde egin nahi duela esan behar digu jokalariak berak, eta gero klubak etete klausula ordaindu behar dute. Talde bat ordaintzeko prest badago eta jokalariak geratu nahi duela esaten badu, Athleticen geratuko da. Dagoeneko guk esan dugu, ez gara talde saltzaile bat", azaldu du.

Llorente auziaren inguruan, aurrelariak elastiko zuri-gorria janzten jarraituko duela uste du Urrutiak. "Klubak esfortzu bat egin eta jokalaria estimatzen du. Llorentek Athleticen jarraitzeko baldintzak betetzen direla uste dut", adierazi du.

Aritz Aduriz Valentziako aurrelariaren fitxaketari buruz ez du xehetasunik eman izan nahi Urrutiak. "Gauza konkretu bakarra" Ismael Lopez Lugoko jokalariaren itzulera dela baieztatu du.




Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena