Athletic club
Eurokopan
Erredakzioa
Guztiek arreta selekzioan izan behar dutela adierazi du Athleticeko jokalariak, "bakoitzak berean" pentsatzen badu "helburua” lortuko ez dutelako.
Javi Martinez Athleticeko erdilaria. Argazkia: EFE
"Hemen gauden guztiok kontu pertsonalak ditugu, baina etorkizunean eta beste taldeetan pentsatzea berekoia izango litzateke. Guztiok selekzioan pentsatu behar dugu, bakoitzak berean pentsatzen badu helburua lortuko ez dugulako", esan du prentsaurrekoan. Bayern Munich Alemaniako taldera joateko aukeraz galdetu diote kazetariek.
Zentzu horretan, Eurokopan bakarrik pentsatzea "erraza" dela adierazi du Osasunako harrobiko jokalari ohiak. "Helburu oso polita dugu, eta kontzentratzea erraza da. Eurokopa amaitzen denean galderei erantzungo diet", erantsi du.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa