Athletic club
2013ko ekainaren 30era arte
Erredakzioa
Entrenatzaile argnetinarrak 2013. urteko ekainaren 30era arte luzatu du kontratua talde bizkaitarrarekin. Beste urte bete emango du talde zuri-gorrian.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Athletic Clubek eta Marcelo Bielsa entrenatzaileak alde biak lotzen duen kontratua beste denboraldi batez luzatzea adostu dute, hau da, 2013ko ekainaren 30era arte.
Bielsak argi utzi zuen Errege Kopako finala jokatu eta hurrengo astea bukatu orduko erantzun bat emango ziola Athletici, eta aste horretako azken egunean, igande honetan, kontratu luzapena jakanirazi du klubak. Beraz, bigarren urte beteko du Bielsak Athleticeko entrenatzaile karguan.
Josu Urrutia presidentea, larunbat honetan bildu zen Lezaman Marcelo Bielsa eta bere talde teknikoko kideekin, eta orduan, dena lotuta utzi zuten. Kontratu berritzea sinatu, eta hurrengo egunean eman du albistea klubak.
2011ko uztailaren 7an irabazi zituen Josu Urrutiak Athleticeko presidente izateko hauteskundeak, eta orduan ofizial egin zen Bielsa izango zela taldeko entrenatzailea. Bere lehen denboraldian, Bielsak, Errege Kopako finalerako eta Europa Ligako finalerako sailkapena lortu zuen Athleticekin. Talde zuri-gorria titulu gabe geratu zen, bi finalak galdu baitzituen.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa