Athletic club
Lagunartekoak
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak Turniej Wroclaw Polish Masters jokatuko du 2012ko uztailaren 21ean eta 22an Polonian. Bilbotarrekin batera, PSV Eindhoven, Benfica eta Slask Wroclaw arituko dira.
Lezama, artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Athletic denboraldiaurrea prestatzen hasi da. Klubak jakinarazi duenaren arabera, talde zuri-gorriak Turniej Wroclaw Polish Masters jokatuko du 2012ko uztailaren 21ean eta 22an Poloniako Wroclaw hiriko Miejski Stadionen.
Bilbotarrekin batera, PSV Eindhoven (Herbeheretako Ligako hirugarrena) Benfica (Portugaleko Ligako txapeldunordea) eta Slask Wroclaw (Poloniako Ligako txapelduna) arituko dira.
Uztailaren 21an finalerdiak jokatuko dira eta 22an hirugarren eta laugarren posturako partida eta baita finala ere jokatuko dira.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa