19:06

Athletic club

Bielsaren erabakia

Bielsak aste honetan hartuko du erabakia

Erredakzioa

Rosarioko entrenatzaileak aste honetan adieraziko du Athleticen jarraituko duen edo ez. Josu Urrutiak Bielsak jarraitzea nahi dutela argi utzi du.

  • Bielsa. Argazkia: EFE

    Bielsa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Josu Urrutia Athleticeko presidenteak Marcelo Bielsak talde zuri-gorriarekin akordioa berritzea nahi duela argi eta garbi utzi du. Erabakia aste honetan hartuko dutela azaldu dute bi aldeek, Bartzelonaren aurkako Errege Kopako finala galdu ostean Athleticek denboraldia bukatu baitu.

"Orain dela urte bat akordioa berritzeaz hitz egitea adostu genuen, eta denboraldiko azkeneko neurketa jokatuta, hitz egiten hasiko gara. Bielsa entrenatzaile egokia zela uste genuen eta urtea joan den bezala ikusita berdin pentsatzen jarraitzen dugu", adierazi du Josu Urrutiak.

Marcelo Bielsak denboraldia bukatu arte ez zuela ezer erabakiko argi eta garbi utzi zuen, baina orain erabakiak hartzeko ordua heldu da. Hori dela eta, aste hau oso garrantzitsua izango da, Rosarioko entrenatzailearen etorkizuna eta Athleticen etorkizuna jokoan egongo baitira.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena