17:46

Athletic club

Athletic-Barcelona

Horrela jarraitu ditugu Errege Kopako finalaren atarikoak eitb.com-en

Erredakzioa

Finalaren atarikoan giro bikaina izan da nagusi Madrilgo kaleetan. Athletic Hiriak zale zuri-gorriak bildu ditu Manzanares ibaiaren inguruetan.

01:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostirala, maiatzaren 25ean

20:53 Iturraspe eta Ander Herrera ez dira hasierako hamaikakoan izango.

20:50 Iturraspe deialditik at geratzea posible da.

20:47 Josu Urrutia Athleticeko presidentea berdegunean dago bakarrik eta pentsakor.

20:43 Athleticeko jokalariak aldageletan daude, Barçako izarrak berdegunean.

20:34 Zuzenean San Mameseko giro bikaina.

20:32 "Athletic, Athletic!", aurreneko oihuak Vicente Calderonen.

20:26 Athleticeko jokalariak Vicente Calderoneko berdegunean daude.

19:59 Iturralde: "Taldeak ez du ingurua eta giroa gogoan izan behar".

19:50 Athleticen hegaldia 02:00etan abiatuko da Madrildik, eta Gasteizen lur hartuko du.

19:48 Barçaren Fan Zone itxi dute dagoeneko.

19:32 Ehunka ultraeskuindarrek parte hartu dute Espainiaren batasuna defendatzeko manifestaldian, arratsaldean. Manifestariek bidean aurkitutako Athleticeko jarraitzaileak zirikatu dituzte "Gora Espainia, txerria!" bezalako oihuekin.

19:18 Ultraeskuindarren manifestaldiak ez du liskarrik eragin.

19:06 Hiru ordu baino gutxiago partida hasteko eta San Mameseko ateak zabalik dira dagoeneko.

19:04 Athletic trending topic da Twitter sare sozialean.

19:01 Zale zuri-gorri bat atxilotu du Poliziak Manzanares ibaian igeri egiteagatik.

18:56 San Mamesek berehala zabalduko ditu bere ateak.

18:54 Ultraeskuindarren manifestaldia abiatu da dagoeneko, baina zuri-gorriak jai giroan murgilduta daude eta ez dira probokazioetan erori.

18:36 Athleticen autobusa 20:00ean abiatuko da hoteletik Vicente Calderonera bidean.

18:35 Anbulantziek Athletic Hirian sartu behar izan dute lipotimiak jotako zenbait jarraitzaile artatzeko. Izan ere, bero handia egiten du Espainiako hiriburuan.

18:34 Giroa bikaina da Athletic Hirian.

18:03 Lau ordu eskas geratzen dira finala hasteko.

17:59 Bilbo geratu diren jarraitzaileak hiriko kaleak berotzen ari dira, San Mames inguruetan, Poza kalean...

16:40: Gran Via inguruan, taldetxo batek Athleticeko zaleak iraindu ditu. Hauek ez diete kasurik egin, eta ez da ezer gertatu.

16:00: Barealdiaren ondoren, festa giroa nagusitzen hasi da Athletic Hirian

14:00: Bazkalordua iritsi da, eta giroa baretu egin da Puente del Reyko zonaldean

13:00: Bartzelonako zaleak ere gerturatu dira Athletic Hirira, eta bi taldeko zaleen artean giro bikaina nabari da

12:00: Tenpretaura gora doa, eta ordu txarrenak iristeke daude

11:00 Athleticeko zaleak Athletic Hirira hurbiltzen hasi dira. Barçakoak ere inguruan

10:30: Athletic Hiria, zabalik dagoeneko

10:20: Irudiak zuzenean Madrilgo Athletic Hiritik.

09:50: Eguraldiaren iragarpenaren arabera, 32 ºC-rainoko tenperaturak gaurko Madrilen

08:00 Giro bikaina Bilbon goizeko lehen orduetatik. Metroa, trena, autobusak...dena da zuri-gorria.

07:30: Hasi da zale zuri-gorrien bidaia. 50.000 inguru espero dira Madrilen

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena