17:20

Athletic club

Polemika

Aguirrek Errege Kopako finala 'ateak itxita' jokatzea eskatu du

Erredakzioa

Madrilgo presidenteak "bandera edota ereserkia iraintzea Zigor Kodean delitu gisa jasota" daudela azpimarratu du eta ostiraleko partida “ateak itxita beste toki batean" jokatu behar dela esan du.

02:01
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Esperanza Aguirre Madrilgo presidenteak Errege Kopako finala, datorren ostiralean Madrilen Athletic Clubek eta F.C. Barcelonak jokatuko dutena, "bertan behera utzi eta beste toki batean ateak itxita" jokatzea eskatu du, duela hiru urte Valentzian jokatutako finalean gertatutakoa errepika daitekeela argudiatuz.

Orduan ere, bi talde horiek jokatu zuten Errege Kopako finala, eta zaleek Espainiako printzeari eta ereserkiari txistu egin zieten.

"Bandera edo ereserkia iraintzea Zigor Kodean delitu gisa jasota daude. Ezin dira onartu, eta hortaz, nire ustez, partida bertan behera utzi behar da eta beste toki batean ateak itxita jokatu", adierazi du Madrilgo erkidegoko presidenteak Onda Ceron.

Aguirrek esan duenez, hau "Espainiako txapelketa da", "kopa Errepublikako presidenteak ematen zuen Errepublika garaian, Francok Franco zegoenean, eta orain Errege Kopa da".

"Afizioaren zati batek,  ziur nago ez dela guztia, Athletic Cluben eta Bartzelonaren jarraitzaileak Espainia osoan daudelako, txistua jo nahi badu, partidua ez da jokatuko, argi eta garbi", esan du.

Horren ostean, Aguirrek bere baieztapenak berretsi ditu eta Espainiako txapelketa jokatu nahi ez duten taldeak baldin badaude, "ez jokatzeko", adierazi du.

Esperanza Aguirre Madrilgo presidenteak Errege Kopako finala, datorren ostiralean Madrilen Athletic Clubek eta F.C. Barcelonak jokatuko dutena, "bertan behera utzi eta beste toki batean ateak itxita" jokatzea eskatu du, duela hiru urte Valentzian jokatutako finalean gertatutakoa errepika daitekeela argudiatuz. Orduan ere, bi talde horiek jokatu zuten Errege Kopako finala, eta zaleek Espainiako printzeari eta ereserkiari txistu egin zieten. "Bandera edo ereserkia iraintzea Zigor Kodean delitu gisa jasota daude. Ezin dira onartu, eta hortaz, nire ustez, partida bertan behera utzi behar da eta beste toki batean ateak itxita jokatu", adierazi du Madrilgo erkidegoko presidenteak Onda Ceron. Aguirrek esan duenez, hau "Espainiako txapelketa da", "kopa Errepublikako presidenteak ematen zuen Errepublika garaian, Francok Franco zegoenean, eta orain Errege Kopa da". "Afizioaren zati batek,  ziur nago ez dela guztia, Athletic Cluben eta Bartzelonaren jarraitzaileak Espainia osoan daudelako, txistua jo nahi badu, partidua ez da jokatuko, argi eta garbi", esan du. Horren ostean, Aguirrek bere baieztapenak berretsi ditu eta Espainiako txapelketa jokatu nahi ez duten taldeak baldin badaude, "ez jokatzeko", adierazi du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena