16:53

Athletic club

Fernando Llorente

'Lehoi Erregeak' gol sena berreskuratu behar du Kopako finalean

Erredakzioa

Taldea lehiatu den hiru txapelketetan 29 gol sartu ditu Llorentek, eta berdegunean taldea zuzendu du. Ligan 17 gol sartu ditu arrelari zuri-gorriak, 7 Europa Ligan eta 5 Errege Kopan.

  • Fernando Llorente Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

    Fernando Llorente Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Fernando Llorente Athleticeko jokalariak galoiak hartu eta Errege Kopako finalean taldea lagundu beharko du Messiren Bartzelona mendean hartzeko Vicente Calderonen.

Taldea lehiatu den hiru txapelketetan 29 gol sartu ditu Llorentek, eta berdegunean taldea zuzendu du. Ligan 17 gol sartu ditu arrelari zuri-gorriak, 7 Europa Ligan eta 5 Errege Kopan.

Bukaresteko Europa Ligako finalean Errioxako aurrelariak ez zuen mailarik eman eta zuri-gorriek nabaritu zuten, izan ere, aurkariaren area barruan ez zuten ia arriskurik sortu.

Europa Ligako porrotaren ostean, Llorentek eta taldekideek inspirazioa berreskuratzea espero dute Bartzelona handia mendean hartzeko. Athleticek eta Rincon de Sotoko aurrelariak denboraldi amaieran eraginkortasuna galdu dutela ematen du, baina Kopako finalean ez dago huts egiterik.

Athleticek "garaikurra irabazi nahi" duela ziurtatu du Llorentek, eta horrela "duela hiru urte baino talde hobea" dutela demostratu bide batez. 2009an Bartzelonaren aurka 4-1 galdu zuten zuri-gorriek Mestallan, Errege Kopako finalean.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena