10:57

Athletic club

Errege Kopako finala

FC Bartzelonaren analisia

Erredakzioa

Talde katalanak Carles Puyol kapitainaren baja garrantzitsua izango du eta ikusi egin beharko da jokalariek nola barneratu duten Guardiolaren agurra.

  • Lionel Messi Bartzelonarekin jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

    Lionel Messi Bartzelonarekin jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

FC Bartzelona izango da Athleticen aurkaria datorren maiatzaren 25ean Vicente Calderon zelaian jokatuko den Errege Kopako finalean. Kalitae handiko eta maila goreneko aurkaria izango denik ezin ukatu, baina aldaketa ugari barneratu behar izan ditu taldeak.

Carles Puyol kapitainaren garrantzia oso handia da Bartzelonan eta erdiko defentsak ezingo du finala jokatu. Horrez gain, jokalariek Guardiolaren agurra nola barneratu duten ikusi beharko da. Inoiz baino zurrumurru gehiago daude Barçaren inguruan; aldagelako giroa ez dela ona, jokalari batzuk hasarre daudela entrenatzailearekin, Guardiolaren eta Tito Vilanovaren erlazioa ez dela hain ona...

Nahiz eta zurrumurru ugari egon, inork ez du inork Bartzelonaren maila zalantzan jartzen. Kopako finalean Pinto izango da atezain titularra. Defentsan, Piquek eta Mascheranok jokatuko dute erdiko defentsa moduan. Adrianorentzat izango da eskuin hegala. Jokalari hau oso irregular ari da, partida oso onak norgehiagoka txarrekin tartekatuz. Ezker hegalean Daniel Alvesek jokatuko du. Brasildarraren errendimenduak behera egin du denboraldi bukaeran eta klubak salgai jarriko duela ere esan da. Honek guztiak brasildarrari nola eragiten dion ikusi beharko da.

Zelai erdian, Busquets, Xavi Hernandez eta Iniesta arituko dira, nahiz eta azken partidetan Keita minutu asko izaten ari den. Gainera, afrikarra errendimendu ezin hobea ematen ari da, baina ez dirudi hasieratik jokatuko duenik.

Aurrealdean Fabregasek, Alexis Sanchezek eta Messik jokatuko dute ziurrenik. Cescek hasieratik ez jokatzekotan zelai erdia indartu dezake Guardiolak eta hau da entrenatzaile katalanak duen zalantza bakarretakoa.

Gauzak ondo ateratzen ez badira, Guardiolak jende azkarra du aulkian. Pedrok askoren ustez hasieratik joka dezake, baina Alexis ondo egon ezkero ez du kanariarrak hasieratik jokatuko. Pedrorekin batera, Cuaneca eta Tello ere alternatiba onak dira pizgarri moduan erabili ahal izateko.

Bartzelonak finalaean atera dezakeen hamaikakoa:

Pinto; Alves, Pique, Mascherano, Adriano; Busquets, Xavi, Iniesta; Fabregas, Alexis eta Messi.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 Zuzenean 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena