17:21

Athletic club

Kontratu luzapena

Eunate Arraizak 2024ra arte luzatu du Athleticekin duen kontratua

I. G. | EITB MEDIA

Kontratu hori azken egunetan berritutakoei gehitzen zaie: Garazi Murua, Marta Unzue eta Nekane Diezek 2023ra arte berritu dute kontratua, eta Yulema Corresek 2024ra arte.

  • Eunate Arraiza

    Eunate Arraiza. Irudia: @AthleticClubFem

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek jakitera eman duenez, Eunate Arraiza jokalariak 2024ko ekainaren 30era arte luzatu du talde zuri-gorriarekin zuen kontratua, "duela aste pare bat lortutako akordioa sinatuz".

Eunatek 31 urte beteko ditu ekainaren 3an, eta 2012ko udan iritsi zen Lezamara Barañaingo Lagunak taldetik. Hamar denboraldi hauetan 289 partida ofizial jokatu ditu elastiko zuri-gorriarekin.

Kontratu hori azken egunetan berritutakoei gehitzen zaie: Garazi Murua, Marta Unzue eta Nekane Diezek 2023ra arte berritu dute kontratua, eta Yulema Corresek 2024ra arte.

Bajen atalean, datorren denboraldian ez dute jarraituko Erika Vazquezek, Vanesa Gimbertek eta Sophie Istillartek, erretiroagatik hiru kasuetan, ezta Ainhoa Vicente Morazak eta Lucia Garciak ere, euskal klubak planteatu zizkien berritze eskaintzak baztertu ondoren.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena