Athletic club
ESPAINIAKO SELEKZIOA
I. G. | EITB MEDIA
Espainiako selekzioak Portugal, Txekiar Errepublika eta Suitzaren aurka jokatuko dituen jardunaldietarako deitu dituzte, ekainaren 2tik 12ra bitartean.
Unai Simon Espainiako selekzioarekin jokatutako partida batean. Irudia: EFE
Athleticeko Unai Simon eta Iñigo Martinez jokalariak Espainiako selekzioak Portugal, Txekiar Errepublika eta Suitzaren aurka jokatuko dituen Nazioen Ligako jardunaldietarako deitu dituzte, ekainaren 2tik 12ra bitartean.
Sergio Busquets Espainiako selekzioko kapitainaren itzulera, Iñigo Martinez, Thiago Alcántara, Ansu Fati eta Marco Asensiorekin batera, Luis Enrique Martinez hautatzailearen berritasunak dira.
Min hartuta daudenez, baja dira Pedri Gonzalez eta Mikel Oyarzabal, eta talde teknikoa Thiagoren egoeraren zain dago.
Nazioen Ligako lau partidetarako zerrenda
Atezainak: Unai Simon (Athletic Club), Robert Sanchez (Brighton), David Raya (Brentford).
Atzelariak: Cesar Azpilicueta (Chelsea), Dani Carvajal (Real Madril), Aymeric Laporte (Manchester City), Eric Garcia eta Jordi Alba (Bartzelona), Pau Torres (Vila-real), Iñigo Martinez (Athletic Club), Marcos Alonso (Chelsea).
Erdilariak: Sergio Busquets eta Gavi (Bartzelona), Rodri Hernandez (Manchester City), Thiago Alcantara (Liverpool), Marcos Llorente eta Koke Resurrección (Atletico Madril), Carlos Soler (Valentzia).
Aurrelariak: Marco Asensio (Real Madril), Pablo Sarabia (Sporting Portugal), Dani Olmo (Leipzig), Alvaro Morata (Juventus), Raul de Tomas (Espanyol), Ferran Torres eta Ansu Fati (Bartzelona).
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa