Athletic club
Europa League, finala
Erredakzioa
"Hilaren 25eko finalerako (Errege Kopa) prestatu behar dugu. Guztia eman behar dugu eta garaipenaren bila atera, Eta galtzekotan, txapeldunorde izango gara, eta hori ez dago hain gaizki", esan du.
Iñaki Azkunak Errege Kopako finalean jarri ditu itxaropen guztiak. EITB.
Athleticek Europa Leagueko finala Atletico Madrilen kontra galdu izana deitoratu du Iñaki Azkuna Bilboko alkateak: "Hiru txitxarro sartu dizkigute eta lur jota utzi gintuzten", azpimarratu du Bilboko alkateak.
Forum Europa-Tribuna Euskadik antolatutako gosarian, Azkunak onartu egin du Atletico Madrilek "hobeto" jokatu zuela eta "zartada" eman zigutela. Hala era, "animoari eutsi behar diogu gaur beste egun bat delako".
"Hilaren 25eko finalerako (Errege Kopa) prestatu behar dugu. Guztia eman behar dugu eta garaipenaren bila atera, Eta galtzekotan, azpitxapeldun izango gara, eta hori ez dago hain gaizki", esan du.
Alkatearen hitzetan, "beharbada batzuk ez dute gustuko Athletic azpitxapelduna izatea", baina, bere ustez, "lehenengo geratu ez eta bigarren postua lortzen duzunean ere ez dago gaizki, egin duten denboraldia ikusita". "Beraz, Aupa Athletic!", oihukatu du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa