Athletic club
3-0eko porrota
Erredakzioa
Marcelo Bielsaren taldeak ez du partida ona egin eta Falcaoren (2) eta Diegoren golekin Europa Ligako titulua irabazi du Atletico Madrilek. Amaiera tristea zuri-gorrien ametsari.
Albisteak (1)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
galeriak (1)
Atletico Madril Europa Ligako txapeldun izendatu da finalean Athletici 3-0 irabazita. Nagusi izan dira koltxoneroak Bukaresteko National Arena zelaian.
Hasieratik hobeto aritu da Atletico Madril. Simeonek zuzendutako taldeak baloi jabetza izan du eta arriskua lehen minutuetatik sortu ere. Diegok bosgarren minutuan gol aukera izan du, baina ez du asmatu. Zazpigarren minutuan, Falcaok ez du barkatu eta 1-0ekoa sartu du. Kolonbiarra area barruan sartu zen, izkin egin eta jaurtiketa on batekin Iraizoz gainditu zuen.
Gol honekin gauzak zail jarri ziren Athleticentzat. Zuri-gorriak saiatu ziren berdinketaren bila joaten. Hamaikagarren minutuan, Godinek area barruan heldu egin zion Llorenteri, baina Stark epaileak ez zuen ezer adierazi nahi izan. Ondoren, Llorentek partida berdintzeko beste aukera bat izan zuen, baina bere errematea indarge kanpora bjoan zen. Athletic ekinean ari zen eta 25. minutuan Muniainek egindako jaurtiketari erantzun bikaina eman zion Courtois atezainak. Talde bizkaitarra ondoen ari zenean, berriro Falcao azaldu zen eta 2-0koa sartu zuen Amorebietaren huts batetaz baliatuz. 2-0ekoarekin iritsi zen partida atsedenaldira.
Bigarren zatirako, Bielsak bi aldaketa egin zituen; Ibai Gomez eta Iñigo Perez zelairatu zituen Aurtenetxeren eta Iturrasperen ordez. Hasieran indartsu zelairatu zen Athletic, eta Munianek egin zuen jokaldi bikain baten ondoren, Miranda gola bere atean sartzeko zorian egon zen. Hala eta guztiz, kornerrera desbideratu zuen baloia. Marcelo Bielsak zuzendutako taldea erasora joan zen berdinketaren bila, baina azken ordu laurdenera arte ez zuten jokaldi arriskutsurik sortu.
Azken ordu laurden horretan hainbat aukera izan zituen talde bizkaitarrak, baina barkatu egin zuten aurkariaren ate aurrean. De Marcosek langa gainetik kanpora bidali zuen errematea lehenengo, Susaetak lau minutu beranduago beste jaurtiketa bat atera zuen, baina Mirandak desbideratu zuen kornerrera. 80. minutuan, Courtoisek 2-1ekoa eragotzi zuen area barruan baloia jaurti eta erantzun bikaina emanez. Athletic bete-betean erasora zebilenean Atletico Madrilek 3-0ekoa sartu zuen Diegoren bitartez eta horrenbestez, Atletico Madrilek garaipena lortu zuen.
Fitxa teknikoa:
3 - Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godín, Filipe; Gabi, Mario; Adrián (Salvio, 88. min), Diego (Koke, 90. min), Arda Turan (Domínguez, 93. min); eta Falcao.
0 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe (De Marcos, 46. min); Iturraspe (Iñigo Perez, 46. min), De Marcos, Herrera (Toquero, 63. min); Susaeta, Muniain eta Llorente.
Golak: 1-0, 6. min: Falcao. 2-0, 34. min: Falcao. 3-0, 85. min, Diego.
Epailea: Wolfgang Stark (Alemania).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa