Athletic club
San Mamen
EITB Media
Aurrekoak saria jasotzen Malin Mostrom (Umea) eta Pia Wunderlich (FFC Frankfurt) izan ziren.
Jennifer Zietz, San Mamesen. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Jennifer Zietzek, One Club Woman 2022ko irabazleak, San Mameseko harmailetako txalo-zaparrada jaso du Athletic Club-Atletico partidaren atsedenaldian.
Zietzek eguneko lehen omenaldia jaso zuen igande goizean Lezaman, Athletic Clubek UDG Teneriferen aurka lortutako garaipenean. Gauean, San Mamesen, zale zuri-gorriek Turbine Potsdameko bere ibilbide bikainagatik omendu egin zuten baita.
Atsedenaldian, Katedraleko berdegunean, Erika Vazquezek eta Daniela Agotek, Emakumezkoen C taldeko jokalaria, One Club Woman saria eman zioten Potsdameko jokalari ohiari.
38 urteko alemanak 17 denboraldi eman zituen FCC Turbine Postdam taldean. Txapeldunen Liga birritan irabazi zuen, Alemaniako sei Liga eta hiru Kopa ditu.
Hurrengo astean, Athletic-Valentzia partidaren atsedenaldian Ricardo Enrique Bochini, argentinarrak jasoko du 'One Club Man' saria.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa