Athletic club
Bidaia Jumbo hegazkinean
Erredakzioa
580 bidaiarirentzako hegazkin erraldoiak lehen taldea, entrenatzaileak eta zuzendariak eraman ditu Errumaniako hiriburura, baita jarraitzaile batzuk eta kazetariak ere.
Albisteak (3)
Athleticeko jokalariak daramatzan 747 Jumbo hegazkina arratsaldean abiatu da Bukarestera. Hegazkina Loiuko aireportutik abiatu da.
Hegazkina 16:00ak aldera aireratu da. 580 bidaiarirentzako hegazkin erraldoiak lehen taldea, entrenatzaileak eta zuzendariak eraman ditu Errumaniako hiriburura, baita jarraitzaile batzuk eta kazetariak ere. Asteazkenera bitartean beste 32 hegaldi aurrikusi dituzte.
Astearte honetan beste zortzi hegazkin aireratuko dira, besteak beste, bi 747. Jarraitzaile gehienak, ostera, asteazkenean bertan abiatuko dira beste 24 hegalditan. Estadio Nazionalean 11.000 zale zuri-gorri bilduko omen dira.
Hegaldia abiatu baino hiru ordu lehenago aireportua zuri-gorriz janzten joan da. Maletak fakturatzeko ehunka jarraitzaile hurbildu dira, horietako askok zama handia ekarri dute hiru orduko hegaldia animatzeko.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa