Athletic club
Europa Ligako finala
Erredakzioa
Deialdian Toquero, San Jose, Gabilondo, Raul, Iñigo Perez, Ekiza eta Ibai sartu ditu Athleticeko entrenatzaileak, ohiko hamaikakoa osatzen duten jokalariez gain.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Atletico Madrilen aurkako partidarako ondorengo jokalariak deitu ditu Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Amorebieta, San Jose, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Raul, Susaeta, Iraola, Iñigo Perez, Muniain, Ander Herrera, Ekiza, Javi Martinez eta Ibai.
Iker Munianek ez du azken entrenamendua bukatu, Bukarestera abiatu baino lehen. Hala ere, Atletico Madrilen aurkako finalean jokatzeko prest egongo dela ematen du.
Nafarroako aurrelaria baja izan da Ligako azken bi partidatan. Jokalariak giharretako arazoak izan ditu. Entrenamenduan Bielsarekin hitz egin du eta gutxi geroago aldageletara joan da, baina badaezpada hartutako erabakia dela ematen du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa