11:15

Athletic club

UEFA Europa Leagueko finala

Muniainek dio Europa Ligako garaikurra tatuatuko dela irabaziz gero

Erredakzioa

Athleticeko jokalariak gaineratu du, bi finalen artean aukeratu behar izatekotan nahiago duela UEFA Europa Leaguekoa irabaztea Errege Kopakora sarriagotan iristeko aukerak daudelako.

  • Iker Muniain entremanedu baten. Argazkia: EFE

    Iker Muniain entremanedu baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iker Muniain Athleticeko jokalariak esan du maiatzaren 9an Atletico Madrilen aurka jokatu beharreko UEFA Europa Leagueko finala irabazten badute garaikurra tatuatuko dela.

Gainera, Muniainek, argi utzi du bi tituluen artean aukeratu nehar izatekotan nahigo duela Europa Liga irabazi: "Biak irabazi nahi ditut, baina bakarra aukeratu behar izatekotan Europa Leagueko finala irabaztea nahiago dut Errege Kopako finalera gehiagotan iritsi baizaitezke".

Athleticeko jokalari gazteak aitortu du behin baino gehiagota Europa Ligako finala irabaztearekin amets egin duela. "Hileak puntan jartzen zaikit pentsatzearekin bakarrik. Niretzat Athletic dena da, nire bizitzako ilusioa. Talde honetan hainbat jokalarik historia egin dute eta guk ere historiaren parte izan nahi dugu", esan du Muniainek.

Finalean aurkari izango duten Atletico Madriletaz ere hitz egin du: "Atletico Madril talde lehiakorra da eta bere jokalari garrantzitsuena den Radamel Falcaorekin kontu handia izan beharko dugu".

Atletico Madrilez gain, Bielsaren inguruan ere hitz egin du jokalari zuri-gorriak. "Bielsak faltatzen zitzaizkigun gauza batzuk irakatsi dizkigu, partiden bila edo norgehiagokak irabaztera ateratzearena adibidez. Ilusio handia du talde honekin" adierazi du Muniainek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena