Athletic club
UEFA Europa League
Erredakzioa
Athleticeko entrenatzaile argentinarrak "bi finalera iristeak asko baloi du, irabazteak gehiago eta galtzea oso tristea" dela gaineratu du.
Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzailea. Argazkia: EFE
Athleticeko entrenatzailea den Marcelo Bielsak UEFA Europa Leagueko finalaz hitz egin zuen batik bat ostegunean Lezaman. "Bi finalera iristea balio handikoa da, irabaztea handiagoa eta galtzea, aldiz, oso tristea" adierazi zuen Bielsak.
Bielsaren ustez bere jokalariek naturaltasunez jokatuko dute asteazkeneko finala, denboraldian zehar egin duten moduan hori baita "garaipena erraztuko duen bidea". Bielsak ez du uste bere taldeak antsietaterik izango duenik: "Espainiako Ligako talde gazteena izan arren ez dut uste antsietaterik izango dutenik. "Jokalari hauekin egon naizen denboran konturatu naiz partidak prestatzean antsietatea eta gogo-aldartea ez dela inoiz zailtasun bat izan".
Asteazkeneko finalean aurkari izango duen Atletico Madrilez ere hitz egin du Rosarioko entrenatzaileak: "Beraiek erasoan duten indarra sahiesten saiatuko gara, batipat Radamel Falcao ahalik eta gutxien agertu dadila aurrelari bikaina baita".
Simeonerekin ere akordio batera iritsi omen da Rosarioko entrenatzailea: "Simeonerekin hitz egin eta akordio batera iritsi gara; finala amaitu eta hilabete pasa arte ez diogu elkarri hitzik zuzenduko".
Marcelo Bielsak esan du Bukaresteko finalerako jokalari guztiak osasunez ondo egotea espero du. Muniainek eta Fernando Amorebietak arazoak izan dituzte azken astean, baina finalerako prest eta sasoiko egotea espero du argentinarrak. "Daukagun guztiarekin eta gehiagorekin joango gara Bukarestera" gaineratu du Athleticeko entrenatzaileak.
Denboraldian zehar taldeak izan duen ibilbidearekin pozik dagoela esan du Bielsak, baina Ligan puntu gehiago merezi omen zituen Athleticek: "Kopan eta Europan oso ondo egon gara, baina Ligan dauzkagunak baino 10 puntu gehiago izateko moduan egon gara eta inori ez zaio gustatzen lor ditzakegun puntuen ehuneko 20 gutxiago izatea".
Bukatzeko, Gurpegiri erreferentzia egin dio Bielsak: "Gurpegi garrantzitsua da nahiz eta ez duen jokatu. Klub osoan mirestu egiten dute eta errespetu handia diogu. Horrelako gauzak beti jokalariak agurtzerakoan esaten dira, baina guk datorren denboraldirako ongi etorria emateko esaten ditugu hitz hauek".
Rosarioko entrenatzaileak Iribarri buruz ere hitz egin du. "Iribarri beti eskatzen iritzia eskatzen diot, miresmena dut berarekiko esaten eta bizi izan dituen gauzengatik", gaineratu du Bielsak.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa