Athletic club
maitzaren 9an eta 25ean
Erredakzioa
Zaleek Plaza Barrian, Udaletxean edota San Mamesen gozatu ahalko dute Athleticek maiatzan jokatuko dituen finaletaz.
Argazkia: EFE
Athleticek bi final jokatuko ditu maiatzan, UEFA Europa Leaguekoa maiatzaren 9an eta Errege Kopakoa 25ean. Hau dela eta pantaila erraldoiak jarriko dira Bilboko toki ezberdinetan. Adibidez, Udaletxean, Plaza Barrian eta San Mamesen bertan Athleticeko zaleek finalak ikusi ahalko dituzte pantaila erraldoietan.
14 x 9 metroko pantaila Plaza Barrian
Bilboko Plaza Barriko ostalariek, Alde Zaharreko Merkatarien Elkartearen laguntzarekin, pantaila erraldoi bat jarriko dute Europa Ligako (maiatzaren 9) eta Errege Kopako (maiatzaren 25) finalak jarraitu ahal izateko.
Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak jakitera eman duenez, pantailak 14X9 metroko tamaina du eta Plaza Barrian jarriko dute.
14:00etatik aurrera "jai giro zuri-gorria bermatuta egongo da bideo eta musikaren bidez". Asteazkenean partida zuzenean emango dute 20:45etik aurrera, eta maiatzaren 25ean, ostirala, 22:00etatik aurrera.
San Mames
Bestalde, San Mamesen pantaila erraldoiak jarriko dituzte asteazkeneko Europa
Ligako finala ikusteko eta ilara luzeak egon dira BBKko
orotarako kutxa automatikoetan.
Izan ere, Errumaniaraino
joaterik izan ez duten zaleek, Katedralean ikusi nahi dute partida
hori. Are gehiago, BBKk jakinarazi duenez, sarrera guztiak saldu
dituzte lau orduko epean.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa