Athletic club
Final zuri-gorria
Erredakzioa
Atletico Madril izango da Athleticen arerioa maiatzaren 9an Bukaresten, final-aurrekoetan Valentziari 0-1 irabazita.
Atletico Madrileko jokalariak Europa Ligako finalerako txartela ospatzen. Argazkia: EFE.
Adrian Lopezek 60. minutuan egindako gol ikusgarri batekin lortu du talde madrildarrak finalerako txartela. Kanporaketako joaneko neurketan 4-2 irabazi zion Valentziari.
Atletico Madrilek Europan jokatuko duen zazpigarren finala izango da, 1962. urtean Fiorentinaren aurka irabazitako Recopatik hasi eta datorren maiatzean Bukaresten Athleticen aurka jokatuko duen Europa Ligako finalera arte. Bitartean, Bayernen aurka ere aritu da, 1974. urtean galdu zuen Europako Kopan.
Orain, talde madrildarra Europako final batera ailegatu da berriro ere. Gertuen duen finala, 2010. urteko da. Bi titulo eskuratu ditu, bat, Europa Ligan, Fulhamen aurka Hamburgon (2-1), luzapenean Diego Forlanen gol bati esker eta Monacon Milaneko Interren aurka irabazitako Superkopa (0-2).
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa