Athletic club
Europa Ligako finala
Erredakzioa
Bazkide zuri-gorrien % 92,6k izena eman dute Europa Ligako finalerako 7.650 sarreren zozketan parte hartzeko. Zozketa igande honetan egingo dute Ibaiganen.
Zale zuri-gorrien artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Albisteak (5)
Informazio gehiago (1)
Athleticeko 32.877 bazkidek izena eman dute Bukaresteko finalerako sarrera bat lortzeko. Horrela, bazkide zuri-gorrien % 92,6k izena eman dute Europa Ligako finalerako 7.650 sarreren zozketan parte hartzeko. Zozketa igande honetan egingo dute Ibaiganen. Zozketa zuzenean eskainiko du eitb.com-ek 13.00etatik aurrera.
Athleticen ordezkaritza bat ostirala eta larunbata Errumaniako hiriburuan izan dela jakitera eman du talde zuri-gorriak. "Taldearen eta jarraitzaileen egonaldia antolatzeko eta prestatzeko" Bukarestera joan direla zehaztu du Athleticek.
Horrela, Athleticek baieztatu duenez, finala jokatu aurreko egunean ateak itxita entrenamendua egingo du taldeak Rapiden zelaian eta zale zuri-gorriak Bukaresteko Konstituzio Plazan bilduko dira.
Gainera, "UEFAk emandako gomendioak betetzeko", Athleticek 'media open day' izenekoa maiatzaren 3an egingo du Lezaman, "finalari buruzko prentsaurrekoak emateko".
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa