11:21

Athletic club

Sporting Portugal-Athletic

Bielsak Herreraren aldaketarekin ez zuela asmatu aitortu du

Erredakzioa

Athleticek 2-1 galdu zuen Sporting Lisboaren aurka eta Marcelo Bielsa entrenatzaileak porrota merezitakoa izan zela adierazi du.

00:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek 2-1 galdu zuen Sporting Portugalen aurka UEFA Europa Leagueko finalerdietako joaneko partidan eta Athleticeko entrenatzailea den Marcelo Bielsak porrota "merezitakoa" izan zela aitortu zuen.

"Galdu egin dugu eta etxean irabaztera behartuta gaude. Ez da erraza izango, baina ezta ezinezkoa ere", esan zuen Bielsak.

Entrenatzaile argentinarrak aitortu zuen ez zuela asmatu San Jose Ander Herreraren ordez ateratzearekin: "Nire errua izan da aldaketaren ondorioz taldeak Herreraren falta igarri baitu. Baloia berreskuratu eta erasora ateratzeko asmoarekin egin nuen aldaketa. Erasoko jokoa baloia berreskuratzearekin, bakkarik aterako zela uste nuen beraiek erasora jo baitzuten".

"Gaurkoan Athleticek aurkaria gutxietsi egin duela esan daiteke" gaineratu du Bielsak eta Muniainen inguruan egindako galderari erantzun hau eman zion: "Muniain jokatzeko prest egon da, inolako arazo gabe".


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    15 21:00 - 23:30 ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena