Athletic club
Igandeko partidan
Erredakzioa
Athleticek minutu bateko isilunea gordeko du datorren igandean, Real Mallorcaren aurka jokatuko duen partida hasi baino lehen, Iñigo Cabacas gaztearen omenez.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Athleticek minutu bateko isilunea gordeko du datorren igandean, Real Mallorcaren aurka jokatuko duen partida hasi baino lehen, Iñigo Cabacas gaztearen omenez. Partida San Mamesen jokatuko dute, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Bestalde, Athleticeko kirol lagunarteek Iñigo Cabacasi omenaldia egingo diote igandean, 16:30ean. Autopsiak berretsi egin du Iñigo Cabacas pilotakada batek eragindako zauriengatik hil zela. "Jarraitzaileek egin beharreko zerbait da”" azaldu du Iñigo Pereira Athleticeko kirol lagunarteen presidenteak, Radio Euskadin.
Pereirak adierazi duenez, Athleticeko kirol lagunarteek Moyuan hasi eta San Mamesera iritsiko den mobilizazio isila egingo dute igandean, 16:30ean.
Gainera, "bi zatietako lehen 9 minutuetan taldea ez animatzea" eta, partidaren amaieran, txalotzea eskatu diete jarraitzaileei. Horrez gain, San Mamesera joateko Athleticeko arropa ofizial beltza erabiltzea eskatu dute. "Iñigo omendu eta gertakaria ez ahaztea nahi dugu", azaldu du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa