14:20

Athletic club

Hiru urte gehiago

Vivianek 2026ra arte luzatu du Athleticekin duen kontratua

Agentziak | EITB MEDIA

Arabarra 2016-2017 denboraldian iritsi zen Lezamara eta lehenengo denboraldia du zuri-gorrien lehen taldean.

  • Dani Vivian jokalaria eta Aitor Elizegi Athleticeko presidentea

    Dani Vivian jokalaria eta Aitor Elizegi Athleticeko presidentea. Argazkia: @AthleticClub

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek eta Dani Vivianek jokalariaren kontratua "2026ko ekainaren 30era arte" luzatzeko akordioa egin dute, klubak berak aditzera emandakoaren arabera.

22 urteko jokalaria Lezaman hazi da bertara 2016-2017 denboraldian Santutxu taldetik iritsi zenetik, eta lehen denboraldia ari da Athleticen lehen taldean jokatzen.

Atzelari arabarra aurredenboraldian hasi zen lehen taldearekin lanean, Mirandesen utzita emandako urtebeteari "etekina" atera ostean. Vivianek orain arte jokatu dituen 12 partidetan taldeak ez du porrotik jaso, eta arabarrak gol bat egin du. Mirandesen 32 partida jokatu bi gol egin zituen eta, gainera, taldeko kapitaina ere izan zen.

Jokalariek eguerdian sinatu du kontratuaren luzatzea Ibaiganen Aitor Elizegi presidentearekin eta Rafa Alkorta kirol zuzendariarekin batera.

Athleticek azpimarratu duenez, Vivian "indartsu sartu da lehen taldean", eta "bere errendimenduarekin etorkizunerako jokalaria dela erakutsi du". Horregatik hartu dute, hain zuzen, kontratua luzatzeko erabakia.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena