11:40

Athletic club

Antigeno testak

Iker Muniainek positibo eman du covid-19an

EITB MEDIA

Athleticeko kapitainak positibo eman du taldeko jokalariei egindako azken probetan.

  • Iker Muniain, Bartzelonari sartutako goletako bat ospatzen

    Iker Muniain, Bartzelonari sartutako goletako bat ospatzen. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iker Muniainek positibo eman du covid-19an taldeari egindako azken atigeno probetan. Kapitaina ondo dago eta bere etxean isolatuta, osasun protokoloek diotenari jarraituta, Athleticek aditzera emandakoaren arabera.

Muniainek Athleticek ostegunean Bartzelonari egindako hiru goletako bi sartu zituen, eta horri esker bilbotarrak Errege Kopako final laurdenetan daude.

Asteazkenean, Aitor Elizegi presidenteak ere positibo eman zuen, Saudi Arabiatik bueltan. Athleticek Superkopako finala jokatu zuen bertan, iragan asteburuan.

Muniainek ezin izango du bere taldeak igandean, Vallecasen, Andoni Iraolaren Rayoren aurka jokatuko duen partida jokatu. Horrez gain, Unai Vencedor eta Oihan Sancet ere baja dira, eta zalantzan daude Yeray Alvarez eta Asier Villalibre, arazo fisikoen ondorioz. 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena