Athletic club
0-3 San Mamesen
Erredakzioa
Partidako hiru golak lortu ditu Valentzia taldeko aurrelariak. Bielsaren taldeak hamar jokalarirekin jokatu du 67. minututik aurrera Iraolak bigarren txartel horia ikusi duelako.
Roberto Soldado, protagonista nagusia San Mamesen. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
galeriak (1)
- Fitxa teknika:
0 - Athletic: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, San Jose, Aurtenetxe; Iturraspe, Herrera (Ekiza, 71. minutuan), De Marcos; Muniain, Susaeta eta Iñigo Perez (Ibai Gomez, 46. minutuan).
3 - Valentzia: Guaita; Barragan (Bruno, 71. minutuan), Rami, Dealbert, Jordi Alba; Topal, Parejo: Pablo Hernandez (Jonas, 59. minutuan), Feghouli, Mathieu (Piatti, 75. minutuan); eta Soldado.
Golak: 0-1, 41. minutuan: Soldado. 0-2, 57. minutuan: Soldado. 0-3, 85. minutuan: Soldado, penaltiz.
Marcelo Bielsaren mutilek ezin izan dute ohiko jokoa gauzatu, Valentziak presio ona egin duelako aurrealdean, eta aukerak urriak izan dira San Mamesen lehenengo zatian. Feghoulik izan du partidako aurreneko abagunea, 5. minutuan, baina Valentziako jokalariaren jaurtiketa zuzenean kanpora joan da. Baloiaren jabetza mantentzeko arazo ugari izan dituzte zuri-gorriek, eta erasoan tokia aurkitu ezinik ibili dira Muniain, Susaeta eta De Marcos.
Bilboko taldearen aukera onena De Marcosek izan du 31. minutuan, baina jokalari arabarraren jaurtiketa biguna Guaitak gelditu du. 0-1ekoa 41. minutuan eskuratu du Roberto Soldadok. San Josek akast larria egin du, Iraizozi pase laburra emanda, eta Valentziako aurrelariak, erraz bidali du baloia sare barrura.
Bigarren zatian, Athleticek berdinketa lortzeko asko sakatu du erasoan eta zuri-gorriek jokaldi onak eratu dituzte. Hala ere, Bielsaren mutilek minutu onenak jokatu dituztenean, Roberto Soldadok 0-2koa jarri du markagailuan. Valentzia taldeko aurrelariak zutoin ondotik sare barrura bidali du baloia eta neurketa aldapa gora jarri zaio Athletici.
Ibai Gomezek abagune ederra izan du 62. minutuan, baina falta jaurtiketa Guaita atezainak ederki desbideratu du. Partidako 67. minutuan Andoni Iraolak bigarren txartel horia ikusi du eta zuri-gorriak hamar jokalarirekin gelditu dira.
Neurketa erabakita gelditu da Athleticeko kapitaina kanporatu ondoren eta Soldado San Mameseko protagonista nagusia bilakatu da. Gorka Iraizozek gelditu ikusgarriak egin ditu, baina Unai Emeryren taldeak 0-3koa lortu du. San Josek eskuarekin jo du baloia eta epaileak penaltia adierazi du. Iraizozek ezin izan du Soldadoren jaurtiketa gelditu eta partida 0-3koarekin bukatu da.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa