Athletic club
Araudiaren aurka
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak ostegunean, martxoaren 29an, jokatuko du talde alemaniarraren aurka eta Bartzelonak larunbatean, martxoaren 31n jokatu nahi du bizkaitarren aurka.
De Marcos eta Messi lehn itzuliko Athletic-Barça partidan. Argazkia: EFE
Oraingoan, Bartzelona-Athletic partidarekin dator polemika. Espainiako Futbol Federazioak eta Futbol Loga Profesionalak ez dute partida honen data jakinarazi oraindik, baina Bartzelonak martxoaren 31n (larunbatean) jokatu nahi du Athleticen aurka.
Athleticek, ordea, martxoaren 29an (ostegunean) jokatuko du Gelsenkirchenen Schalke 04ren aurka eta partida 21:05ean hasiko da. Alemaniarren aurkako partida 23:00etan amaituko da. Espainiako Ligan larunbatean jokatzen diren partiden artean beranduen jokatzen dena gaueko 22:00etan izaten da eta kasu horretan ez dira betetzen partida batetik bestera talde batek izan behar duen 48 orduko atseden denbora.
Bartzelonak Milanen aurka jokatuko du Txapeldunen Ligako itzulerako partida apirilaren 3an 20:45ean eta horregatik larunbatean jokatu nahian ari da. Ordutegiak telebista produktora batek finkatzen ditu eta aurtengoan Athletici ez dio mesede egin ordutegiekin.
Bi taldeentzat onena igandean, apirilaren 1ean eguerdiko 12:00etan jokatzea izango litzateke, baina Bartzelona da eguerdiko 12:00etako ordutegian jokatu partidarik ez duen BBVA Ligako talde bakarra.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa