Athletic club
Athletic Club-United (2-1)
Erredakzioa
Unitedeko entrenatzaileak Athleticek bigarren zatian burutu duen jokoa goraipatu du. Lehen gola horrela jasotzea ez zaio bat ere gustatu Sir Alex Fergusoni.
Albisteak (2)
Sir Alex Ferguson Manchster Unitedeko entrenatzaileak aitortu du ez dutela aitzakiarik eta Athleticek nagusi izan delako pasa duela kanporaketa. Dena den, Fergusoni ez zaio gustatu nola hartu duten lehen gola. "Talde britainiarra izanda, horrelako gol bat hartzea gogorra da", esan du Fergusonek.
"Gola hartu dugun unera arte, partida berdindua izan da. Bigarren zatian, ordea, gu baino gehiago izan dira. Hobeto jokatu dute eta hiru gol aukera oso argi izan dituzte. Baloi jabetzan ere nagusi izan dira. Bigarren gola hartu ondoren ezin izan dugu gehiago egin", gaineratu du Unitedeko entrenatzaileak.
"Athleticek aurrera egiteko aukera bikaina du. Merezita pasa dira eta onena opa diot talde honi. Beraien entrenatzaileak horrela joka arazten die eta horrela jokatzen ikustea txundigarria da. Finaleraino iristea merezi dute", esanez bukatu du prentsa agerraldia Fergusonek.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa