Athletic club
Giro bikaina
Erredakzioa
Hiriko erdigunean bat egin dute zale zuri-gorri gehienek, batez ere Noria eta Manchesterreko katedral txikia lotzen dituen 100 metroko kalean bildu dira jarraitzaile bizkaitarrak.
Albisteak (6)
Informazio gehiago (1)
Euskaditik abiatu diren azken hegaldiek 16:00ak aldera lur hartu du dute Ingalaterrako hirian.
Egun osoan zehar hiriko erdigunean bat egin dute zale zuri-gorri gehienek, batez ere Noria eta Manchesterreko katedral txikia lotzen dituen 100 metroko kalean bildu dira jarraitzaile bizkaitarrak. Exchange Square-eko bazterrak hartu dituzte zale bilbotarrek eta Old Wellington, The Mitre eta Sinclair's izeneko tabernek bisitarien egarria asetzeko saiakera egin dute.
Jarraitzaile gehienek tranbia erabili dute Old Traffordetik erdigunera joateko, izan ere, 15 minututan bidaia erosoa egiteko aukera ematen du garraiobide horrek. Tranbia erabiltzeko sarrera makinek lanak izan dituzte euskal zaleak artatzeko.
Jarraitzaile gehienak erdigunean bildu dira, baina hiri osoan zehar ere sakabanatu dira. Hala ere, harrera beroa egin diete bilbotarrei eta ez da inolako liskarrik jazo. Giroa bikaina da.
Goizeko lehen orduetatik animatzen
8000 lagun inguru Ingalaterrara abiatu dira Europa Leagueko partidan lehoiak babesteko asmoz. Goizeko lehen orduetan, eta partidaren orduan jendetza saihesteko, gidariek Old Traffordera eraman dituzte Athleticeko zaleak, jarraitu beharreko bidea ezagutu dezaten. Ondoren, Piccadilly Garden hiriaren gune nagusira hurbiltzen hasi dira zaleak.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa